XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PEDRO MARI OTAÑO-REN BERTSOAK

Irakurleak bearbada esango dit oneskero Pello Marik ez dula beste bertsolarien etorri azkarra, idatzi bear izan bazitun bere bertsoak; eta orrek asko esan nai du bertsolariaren aurka.

Pello Mari berak kenduko dizu kezka ori.

Aurrerago eskeintzen ditugu Ameriketatik etxerakoan osabari esandako bertso aiek.

Iñoiz entzunak izango dituzu noski baña irakurri itzazu berriro geldiro eta esaidazu etorririk bazuan ala...

Oietzaz gaiñera sarri izan zitun biotzaldietan etorri eutsi-eziñak, zoritxarrez gaur galduak.

Andik eta emendik nolabait osatutako baten batzuk azalduko dizkizut; denetan agirian du bertsolari-sain jator ori.

Bilintxen semea ezagutu zuanean aotik aoz esan omen zion bertso au:
Zu Bilintxen semea
zera nerekiko
Ez baziraten esan
Enun igarriko.
Gu aren aurrean gaude
Beti belauniko.
Emendik joan zan baña
Ezta beñere ilko.

Ameriketara zijoala Miserikordiko Maisuari:
Amerikara nua
Nere borondatez
Aspertu naizelako
Emengo suertez
Onetara ezkero
Joan biar det nai t'ez
Emen gelditu dianak
Ondo bizi bitez.